Euskadi Ta Askatasunaren prentsa-oharra

      EUSKAL HERRIAN, 1999ko EKAINEAN

      Ohar honen bidez, Euskadi Ta Askatasunak Gobernu espainiarrarekin kontaktu zuzen bat burutu berri duela jakinarazi nahi dio euskal gizarteari.

      Euskal Herrian abiatua den prozesu politikoaren testuinguruan Gobernu espainiarrak kontaktu zuzen bat burutzeko proposamena luzatu zion Euskadi Ta Askatasuna erakundeari, eta idatzizko komunikazio batzuen ondoren, aipatutako enkontru zuzena burutu da.

      Euskadi Ta Askatasunaren aldetik, bilkura horren zioa eta planteamendua honoko hau izan da: batetik, Gobernu espainiarrari galdetzea ea Euskal Herrian abiatu den prozesu politikoa errespetatu eta demokratikoki jokatzeko borondaterik duen, ETA erakundearen asmoa horixe baita, prozesu hori babestea eta prozesu horrekiko errespetoa lortzea. Bestetik, 1995eko apirilean ezagutzera eman genuen bake proposamena zuzen-zuzenean helaraztea.

      Abiapuntuak argiak izan dira, ETA erakundearen aldetik abiatu den prozesu politikoa eta Euskal Herriaren hitza errespetatzearen beharra planteatuz eta Gobernu espainiarraren aldetik aukera hori baztertuz. Lehenengo enkontru horretan iritziak elkar trukatu dira, ondorio zehatzak zein garapen batetarako aukera ikusteko daudelarik.

      Aurkibidea home